about
Arrainentzako Himnoak proiektuaren lehen kantua, honekin hasi zen guztia duela 18 hilabete, orduan publikoki azaldu bainuen kantu berriak egitearen prozesua agerian utzi eta nahi zuenarekin konpartituko nuela. Kantuak egin eta, gero, Beñardorekin ondu ditugu entsegu-lokalean. Guztira 16 kantu dira, eta hauxe da publiko egiten dugun lehen emaitza. Berri gehiago
arrainentzakohimnoak.org
lyrics
Kantu txikiak egingo ditut
patrikan gordetzekoak
behatzen artean irristatuta
garraio publikokoak
eta galtzen badira ongi
eta urratzen badira hobeto
beti berandu heltzen direnek
soinean eramatekoak
garbigailuetan erabiltzeko
kantu aproposak
errepideko nolanahiko paisaia
eskuz kateatuak
ustezko errudunen baltsak
errugabeentzako polkak
isilpekoak baina agerian
otorduekin barneratzekoak
opera berrerabilgarriak
auzoko kamikazeentzat
labelik gabeko kantak
maskotarik ez dutenentzat
memoria ere itzali egiten da
ez dugu enbalsamatzailerik behar
beste dozena kantutan
arrainentzako himnoak
credits
released August 16, 2014
Hitzak eta musika Andoni Tolosak eginak.
license