Egunsentiak alperrentzat

by Morau

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Eskuz egindako 500 aleko edizio mugatua. Mattinen irudiekin hornitua eta koloretako posterra barruan duela.

    Includes unlimited streaming of Egunsentiak alperrentzat via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 7 days
    edition of 500 

      €10 EUR or more 

     

1.
06:02
Memoriak gainezka egin dit es dut gogoratzen zure urtebetetze eguna harrigarria da beti izan baitut gogoan orain ez nago ziur non den gure etxea noiz egiten duen hotza zer kantu entzuteko babestu behar den bihotza igerilariak basamortuan hondoa jotzeko labarren bila inongo zerutan galtzen dira aingura guztiek huts egin ostean ez ditut gogoan maitatzen ditudan fruten izenak ezin ezberdindu beldurra eta tripakomina ahazten ari zaizkit hitz esdrujuloak barkamena eskatzeko erak maitatu ahal izateko konbentzio denak eta laster ezingo ditut leherketen soinuak bereizi tiroak petardoa bonbak etxafuegoak eta azkenean denbora desagertu egingo da igerilariak bezala My memory has run out I don’t remember your birthday and that’s surprising ‘cause I never forget it now, I am not sure where our home is or when it is cold which song I have to protect my heart from swimmers in the desert looking for the cliff to reach the bottom they get lost in any sky after all anchors have failed I don’t remember the names of the fruits I love I can’t distinguish fear and stomachache I am forgetting odd words, the ways to apologize all possible conventions to be able to love and soon I won’t be able to distinguish the sounds of explosions shots firecracker bombs fireworks and in the end time will fade away
2.
05:16
Izen batzuk badute pasillo luze bat diagnosiren bat tratamenduren bat egoera zailetarako esaldi perfektu bat handik aurrera burutik kendu ezingo duguna aurrena izena gero anbulantziak uluka aldapan gora lehenik erietxeak gero larrialdiak zaintzailearen hiztegi txikia izen batzuk badute arrastoren bat alboan betirako itsasten zaiguna behin entzun ondoren gurekin datorrena itxarongeletarako ekipai perfektua izen batzuk badute kontsultaren bat itxaron-zerrenda ta erizainen bat gureganatzen dugun ondarea da sekula etxean ahaztuta utziko ez duguna Some names have a long corridor a diagnosis, a cure a perfect sentence for a difficult situation something we won’t be able to forget from that day on first the name then the ambulance nee-nawing up the road first to the hospital then to the emergency room the warden’s brief dictionary some names leave some track that sticks to us that comes with us once we listen to them the best luggage for a waiting room First... some names have a surgery a waiting-list and a nurse it is the legacy that we have earnedsomething we will never forget at home first...
3.
04:56
Bide batez denbora atsegin du pasilo bakartietan mintzatzen da gaixotasun larria da gurea oso mundu aldrebesa Ondo lo egin Ongi etorri iheslarien larrera ez du aztarnik uzten haragitan isiltasuna apika ziztatzen da desolazioaren hiritar begiak ixtean esnatuko da gaua itsuen ametsen amaieran bezala errepide hutsa da gauerdian gehiagotan biltzen da itzaletan ez dugu hondoa joko ez hain azkar geldoago da gaitza By the way, she enjoys time she speaks in lonely corridors it is a serious illness ours a very weird world Sleep well Welcome to the land of runaways it doesn’t leave any marks on the skin silence is barely stung citizen of desolation when I close my eyes night will wake up as the end of blinds’ dreams the road is empty at midnight it gets shrouded on shadows we won’t hit the bottom so fast the illness is slower
4.
05:25
Bi argazki egin une berean leku berari bat ohartzeko bestea ziurtatzeko une hori inoiz existitu izana Egin bi argazki egun berriari bat bizi ahal izateko bigarrenarekin aingurak sortzeko ohiturak huts egiten duenerako asmatzea oroitzeko modurik onena delako ene burua ezagutzeko gai izango ez naizenerako argazki bat behintzat gorde beti larrialdietarako memoriak topatu ezingo duen patrika horretan garai beraren oharrak dira ene buruarentzat beharren arabera lekuak sortzeko ezer berria gogoratzen hasteko Take two pictures at the same time on the same spot one to see the other one to certify that that moment once existed Take two photos to the new day one to live and the second one to create anchors for the moment habits fade away To create is the best way to remember for the day I won’t recognise myself save a picture just in case in that pocket which memory won’t be able to find To my memory they are notes of the same moment to create places depending on the needs to start to remember anything new.
5.
04:34
Maleta magalean duela bizi da etxera betirako itzultzeko geltokian bezala dago beti alde batera eta bestera begira hola itxutzen du belarraren dirdirak bide erdiko txorien ausardiak garrantzitzikoaren maparen zatiak bidaiari erratuarentzat elurra ari du abuztuan arrastoak estaltzeko berridatzi du ingurua elurra ari du etenik gabe egunak helduleku batzuk ditu katebegiak behelainoaretzat haur baten eztula pasaeran goroldioa hazi da bankuaren hertzean Mara mara ari du dena estali arte aspaldi ez du atertzen inolaz ere marraztu bideak ahaztu baino lehen She lives with her suitcase on her lap as if she was at the bus stop waiting to return home forever looking from side to side that way blinds the greenness of grass the braveness of birds bits of an important map for the lost travellers it is snowing in August to hide the tracks the surrounding has been redrawn it is snowing heavily the day has handholds a link for the mist a child’s cough when walking by moss has grown on the corner of the bench It is snowing heavily covering eveything lately it has not stopped snowing draw the roads before forgetting them
6.
04:31
Irribarre txikia gauaren hondarrean adio beldurrak esnatu egin da gaur ez da ezagutuko ez nauen egun hori nahikoa itxaropen leihoa zabaltzeko beste hogei eta lau ordu arduratzeko soberako maitasun hori barruan ez galtzeko behera begira baina zeruari so laino-txintxarrekin estrapozu egiteko lurretik zintzilik oheratzeraino nor ote ziur ez dagoela gaixo ezagutu egin nau irribarre egin dit urrun estutasuna egunon argiari tartetxo bat lapurtu diogu eritasunari baina hemen nor da eri bera ala ni irribarre batek goizero salbaturik nor da eri bera ala ni bera ala ni bera ala ni A small smile at the end of the night goodbye fear, she’s woken up today is not the day she won’t recognise me enough hope to open the window another 24 hours to care about so that all that love won’t waste looking down but staring at the sky to trip over with cloud-pebbles hanging from the earth until we go to bed who can say by sure that he/she’s not ill she has recognised me and smiled at me goodbye uneasiness, hello light we have stolen a moment to weariness but who is the ill one here she or me just saved by a smile who is the ill one she or me she or me she or me
7.
04:20
gero eta gehiago kostatzen zaio hitz egitea edo zapatak lotzea egunero ahazten du zerbait betirako baina ozen irakurtzen du oraindik eta dena irakurtzen du azkarregi igarotzen ez bada zuhaitzetan zintzilik hormetan itsatsita kalea liburua da irakurle trebearentzat irakurgai egokia amaren begientzat Etxegoien okinak onena haragiak goizero xigortzen dugu kafea Donostia Hernani Urnieta Andoain etxean nahi ditugu-eta txakur bat galdu da.. bostak iturginak arreta handiz ozen esaten ditu amak igarotzen diren ibilgailuak irakurtzea maite du gehienbat esaldiek ihes egiten diote semafororik ez bada tartean jakirik onpoli hernanitsero igel garraiolantzia eraikunabere It takes her more and more time to speak or to tie her shoes everyday she forgets something forever but she still reads aloud and she reads everything if they don’t walk very fast hanging from trees clinging from walls the street is a book for the skilled reader the best reading for my mother’s eyes Etxegoien’s meat’s the best we roast the coffee every morning Donostia Hernani Urnieta Andoain because we want them home a dog has got lost...five of them plumbers my mother says it aloud paying great attention all the cars that go by she mainly loves reading sentences run away from her unless there is a traffic light jakirik onpoli hernanitsero igel garraiolantzia eraikunabere thanks to my mother I have realised that sometimes literature is a tiny playful thing
8.
03:34
Tximistak jotako zuhaitza da haren gorputza haizeteek etzana izotzak errea larru-azal sakona du iluna aspaldian gerrek bakardadeak erabat ondatu gabea Oin-puntetan datoz urtaroak aspaldi amaren loa ez aztoratzeko sehaska kantu bat enbor nekatuentzat zapata berriak egunsentirako egur zaharreko armadura du orbainez betea poliki-poliki amaierara itzultzen ari dena gorputz okerra du tematia maizegi kimatu dute baina arratsero lokartzen da Her body is a tree hit by lightning toppled over by the wind, burnt by ice her skin is deep, dark lately, wars and loneliness have not fully damaged it Lately, seasons come on tiptoes not to wake up mum a lullaby for an exhausted body new shoes for dawn she has the armour of old wood full of scars who little by little is reaching the end she has got a bent body she is stubborn she has been chopped down very often but every afternoon she falls asleep
9.
05:23
Goizero galdetzen diot ea zer den oinazea eta gauza berri bat erantzuten dit ez nekien hainbeste min kabi zitekeenik gorputz bakarrean Munduko min guztiekin zerrenda bat egingo dut gero buruz ikasteko beldurrari tarterik inola ere ez uzteko morfinarik ez hartzeko gerta daitezkeen gaitz guztiak idatziko ditut min bakoitzari izen egokia jartzeko izutu beharrean haiekin ohitzen hasteko bidean adore apurrik ez galtzeko kalteak aurreikusteko alde aurretik prest egoteko zureak ere izendatzeko eta tamaina hartzen hasteko arnastea baita gaixotasunik iraunkorrena utzi beti min pixka bat biharko Every morning I ask her what pain is and each time she changes her answer I dind’t know so much pain could be suffered in just a body I’ll do a list with all the world’s aches and then I‘ll learn them by heart to not allow fear a single way in to not take morphine I’ll write down all the illnesses we can suffer to name each illness properly to get used to them instead of being frightened by them to not lose even a bit of courage on my way to foresee the damages to be ready beforehand to name yours as well and to know what it is like to be ill to breathe is the most longlasting illness leave a little bit of pain for tomorrow
10.
03:27
oinaze hitza gehiegi ez aitatzea etorkizunarekin ez tematzea erlojuak abiapuntura ekartzea adore dosiak garaiz ziztatzea Halabeharrari ipurdia garbitzea larrialdiei begirunea galtzea hatsa alperrik ez xahutzea disimuluarekin amore ematea hain seme ona izan nintekeenik sinesmenari izena aldatzea pilulak koloretan sailkatzea odolaren beldurra ezkutatzea inoren falta aldez aurretik ez iragartzea Not to mention the word pain not to get obsessed with future to bring clocks to the starting point to inject the dose of encouragement on time To clean the ass to necessity lose respect to emergencies not to lose breath in vain to give up secretly who would say I could be such a good son to change the name to belief to clasify pills according to colours to hide the fear of blood not to start missing anybody before the time comes
11.
Euri tantak gordetzen nazkatutako kalea hiri triste bat "After eta Post" "Psicosis Colectiva" burua hiltzen makal makal ari dira aiduruak bijilatzen dira disimuluaz. "Clash" eta "Pistols" antxobetatik atunetara irrati batek, etsi etsian, ematen azkeneko kantak. Tristeziaz beteriko gelatan bakea ez haizerik isiltasuna gorputzetan blai. Bukaera da bukaera aurresentitzen da arratsalde euritsua kamaleoientzat Zelai berdeetako irudiak atzeaka arin zeinek gidatzen du kotxe hau? Are you going with me? Txalo gorrak jabetzen dijoaz ene Walky'ren aurikularretan eta apurka apurka erotzen naute. Bukaera da bukaera aurresentitzen da arratsalde euritsua kamaleoientzat A street fed up with keeping raindrops a sad town “After and Post” “Collective Psicosis” They are killing themselves really slowly the wishes are looked secretely “Clash” and “Pistols” anchovies and tuna fish a radio station plays, hopelessly the last songs In a room full of sadness peace no wind bodies sweating silence it is the end you can feel the end a rainy afternoon for chameleons images of a green field fast going backwards who drives this car? Are you going with me? Deaf clapping can be listened on my earphones and little by little is driving me crazy
12.
egunek gatza uzten dute gorputz ahituetan behe-lainoak kresala ale txikietan olatuak gotortuta hor nonbait larruan itsas-usaina pizten da dena ilun denean puzzle arraro bat da noraeza ekaitza lehertu egin da arrainontzi horretan haizea ufaka dabil gelan amaieran leihoak marraztu arin kristalezko hormetan baleek ospa egiteko ahal duten artean lorategi ospela da noraeza arramaska egin zenidan geldo eta etengabe albokoari hasi zitzaion odola hala ere izuak alde asko ditu beti gabiltza erren ezer ez dago geldirik amaiak ez du atertzen bazterreko botikin hutsa da noraeza Days leave salt in exhausted bodies and the fog leaves salty water in small bits strengthened by waves somewhere there on the skin it smells like sea when everything is dark drifting is a strange puzzle storm has broken up in that fishing boat wind is blowing heavily at the end of the room draw windows fast on crystal walls so whales can run away while they can drifting is a cold garden you scratched me slow and endlessly but none bleeded but the one beside him fear has many faces we always walk as limps everything is on the move the end never stops drifting is an empty first aid kit on the corner
13.

about

Morauren bakarkako lehen lan luzea. Amarekin, goizero, egunsentiaren ahoan, dozena bat urtetan egindako paseoen kontakizuna. Bizitza puskak, disko intimista batentzat.

credits

released December 29, 2017

Morau (gitarra eta ahotsak), Beñardo Goietxe (ahotsak), Giorgio Bassmatti (ahotsak eta gitarra 13. kantuan).

Ereinotzuko Aieka estudioan grabatu zuen Peio Gorrotxategik 2017ko irailean, eta Jonan Ordorikak masterizatu zuen Mamia estudioan Azkaraten.

license

tags

about

Morau Punta Del Este, Uruguay

contact / help

Contact Morau

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Morau, you may also like: