We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Arrainentzako Himnoak

by Morau

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

about

Arrainentzako Himnoak proiektuaren lehen kantua, honekin hasi zen guztia duela 18 hilabete, orduan publikoki azaldu bainuen kantu berriak egitearen prozesua agerian utzi eta nahi zuenarekin konpartituko nuela. Kantuak egin eta, gero, Beñardorekin ondu ditugu entsegu-lokalean. Guztira 16 kantu dira, eta hauxe da publiko egiten dugun lehen emaitza. Berri gehiago arrainentzakohimnoak.org

lyrics

Kantu txikiak egingo ditut
patrikan gordetzekoak
behatzen artean irristatuta
garraio publikokoak
eta galtzen badira ongi
eta urratzen badira hobeto
beti berandu heltzen direnek
soinean eramatekoak

garbigailuetan erabiltzeko
kantu aproposak
errepideko nolanahiko paisaia
eskuz kateatuak
ustezko errudunen baltsak
errugabeentzako polkak
isilpekoak baina agerian
otorduekin barneratzekoak

opera berrerabilgarriak
auzoko kamikazeentzat
labelik gabeko kantak
maskotarik ez dutenentzat

memoria ere itzali egiten da
ez dugu enbalsamatzailerik behar
beste dozena kantutan

arrainentzako himnoak

credits

released August 16, 2014
Hitzak eta musika Andoni Tolosak eginak.

license

tags

about

Morau Hernani, Spain

contact / help

Contact Morau

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Morau, you may also like: